2024/04/22

Asteburuko barnetegiak 2024

 


B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak lantzeko barnetegia, Arantzan (Nafarroa): 2024ko maiatzak 10-11-12. Prezioa: 184 euro.

A2.2 eta B1 mailako barnetegia, Arantzan (Nafarroa): 2024ko maiatzak 17-18-19. Prezioa: 184 euro.

A2.2 eta B1.1 mailetako ikasleentzako hiri barnetegia, Iruñean. 2024ko maiatzak 25-26. Prezioa: 102 euro (eskolak eta larunbateko otordua).

B1.2, B2 eta C1 mailetako ikasleentzako hiri barnetegia, Iruñean. 2024ko maiatzak 25-26. Prezioa: 102 euro (eskolak eta larunbateko otordua).

Deskargatu informazio-orria HEMEN.

Izen-emateak: https://www.aek.eus/asteburukobarnetegiak/

Informazioa: AEKren euskaltegietan · donibane@aek.eus · 948 27 41 60

Hurrengo berbalagun ekintzak: loreak arrautza ontziekin eta mendi ibilbidea

 Barakaldoko berbalagunek ekintza interesgarri hauek antolatu dituzte:




2024/03/26

Barakaldoko bideoak: Korrika kilometroz kilometro

Korrikak irudi hunkigarriak utzi ohi ditu Euskal Herri osoan, baita Barakaldon ere. Hona hemen Hamaika telebistaren bidez lortutako bideoak:

1902 kilometroa. Ekologistak Martxan:


 

1903 kilometroa. Topagune Kultur Elkartea, Munoa Ikastetxeko Guraso Elkartea, Llanoko Kartoi Banda eta Lauky peña:




1904 kilometroa. Lutxanako Elkarte, denda eta taldeak. Euskaraz sendatu Erizaintza eta Medikuntza Fakultateko ikasle taldea:




1905 kilometroa. Ospitaleko langileak:





1906 kilometroa. Gurtzetako Jai Batzordea, Urdingorri IGE (Gurutzeta Eskola) eta Iturbitarte IGE (Gurutzeta Institutua):



 
1907 kilometroa. Erreka-ortu Dantza Taldea. FP Barakaldo LH:
 
 

 
 
1908 kilometroa. Ibarreta Elkartea eta Barakaldoko Pentsionisten Mugimendua:
 
 


 
1909 kilometroa. Arrontegiko elkarteak:



 
1910 kilometroa. Udaletxeko langileak:
 

 
 
1911 kilometroa. Barakaldoko Ezker Abertzalea. Edorta Argote, Kari Ledesma, Maddi Argote eta Aritz Argote:



 
1912 kilometroa. San Bizenteko Jai Batzordea eta auzoko elkarteak:
 
 

 
 
1913 kilometroa. Ibarra-kaldu elkartea, Beurko BHI, Ibaibe Herri Ikastetxea, Jai Batzordea eta Zirkodomoa:
 

 
 
1914 kilometroa. Argitan eta Berri Otxoak 
 

 

2024/03/18

Udako barnetegiak %10 merkeago AEK-ko ikasleentzat

 

Astelehenean zabaldu zen barnetegietako eskaintza berezia: apirilaren 22ra arte udako barnetegietan izena ematen duten AEK-ko ikasleek %10eko deskontua izango dute.

Zehaztapenak matrikulazioaren inguruan:

-180 euro ordainduko dira aurrematrikula gisa.

-Hegoaldeko ikasleak esteka honetan https://www.aek.eus/aurrematrikula_barnetegiak/ matrikulatuko dira.

 


 

2024/03/15

Barakaldotik Baionarat: Korrikaren bukaera jaira joateko autobusa

 

23. Korrika geldiezin eta euskalduna izateaz harri dabil, eta halaxe iritsiko da Baionarat Euskal Herria zeharkatu ostean. Barakaldotik bukaerako festara joateko autobusa antolatu dugu:

Noiz: Martxoaren 24an, igandean.

Zer ordutan: 08:40an

Non: Landeta bus geltokian, epaitegiaren atzean

Zenbat: 15 euro

Izena emateko: Barakaldoko AEK euskaltegian. barakaldo@aek.eus edo 663 03 81 35

2024/03/13

Barakaldoko Korrika Txikia erdialdean eta Gurutzetan

 

Haur eta eskolek ere 23. Korrika bultzatuko dute. Horren erakusle da Barakaldoko AEK-k eta Udaleko Euskara Sailak antolatu duten Barakaldoko erdialde zein Gurutzetako Korrika Txikiak

Noiz: Martxoak 21, osteguna, 10:00-12:00.

Zer: Korrika Txikia

Festak: Barakaldon Dj Paco eta Dantzatzeko prest Gurutzetan


Hona hemen erdialdeko ibilbidea:



Barakaldoko Korrika aurkezpenari buruzko bideoa

 


Arkaitz Buronen eskutik, otsailaren 29ko korrika aurkezpena grabatu eta editatua izan da. Bertan hainbat lagunen harrotasun eta euskararekiko atxikimendua bistaratzeaz gain, une hunkigarri eta zoragarriak ere ikusi genituen. Mila esker Hala Dzipo, Zirkodomo eta Ibarra-kalduri emandako laguntza eta babesagatik!