2017/03/21

Korrika hasierara joateko autobusak prest!

Hilaren 30ean abiatuko da Otxandiotik euskararen aldeko lasterketa erraldoia eta guk ez dugu huts egingo. 

Hori dela eta, Ezkerraldeko AEK euskaltegiok hasiera jai horretara joateko autobusa antolatzen hasi gara. 

Irteera ordua: 14:15 (epaitegiaren atzean lotuko gara)
Prezioa: 8,5 euro.

Etorri nahi baduzu, pasatu euskaltegitik edota jarri harremanetan gurekin barakaldo@aek.eus helbidera idatzita. 

Barakaldon ere Korrikaren baTZuk gara!