2017/03/29

Apirilaren 5a egun berezia izango da barakaldar txikientzat

Herriko txikiek hitzordu hunkigarria edukiko dute apirilaren 5ean. Izan ere, egun horretan hainbat eskolak parte hartuko du Korrika Txikian.10:00etan euskararen aldeko lasterketa "txikiari" ekingo diogu eta 10:30ean, Antxo eta Pantxa pailazoekin barre eta algaraka ibiliko gara.















Arratsaldean, Korrika festa antolatu dugu AEK-k, Udalak Ainara aisialdi taldeak eta Hala Dzipok elkarlanean. 17:00etatik aurrera, Herriko plazan; puzgarriak, antzerkia, dantza... Etxeko txikikoentzat eta ez hain txikientzat!

Oharra: Euria egingo badu, arratsaldeko Korrika festa bertan behera geratuko da